logo_hna.hospitalarias

Ahizpa Ospitalarien kongregazioa XIX. mendearen amaieran sortu zen Madrilen, eta 1999. urtean kanonizatu zuten Aita Benito Menni izan zen haren sortzailea.

Osasun mentaleko arazoak zituzten emakumeek aurre egin behar zieten osasun utzikeriari eta gizarte bazterkeriari erantzuteko sortu zen. Gaur egun, Europako, Amerikako, Asiako eta Afrikako 24 herrialdetan jarduten du. Pertsonei osasun-laguntza eta arreta integrala eskaintza da haren eginkizun nagusia.